SakanaOngizate

Sakana Ongizate zentroa

Oreka eta ongizatea gorputzarentzat eta gogoarentzat

Kinesiologia gorputzari zer gertatzen zaion eta oreka berreskuratzeko zer behar duen galdetzeko artea da. Gure gorputza beti dago komunikatuta bere barne munduarekin eta kanpokoarekin. Gure bizitzan gertatutako guztiaren informazioa du, burmuinean gordetzen dena. Zentro horretatik erreakzio- eta egokitzapen-mekanismoak sortzen dira, jarduera eta osaera egonkorra izateko, homeostasia mantendu ahal izateko, alegia. 
Gure barruan gertatzen dena muskulu-tonuaren aldaketen bidez adierazten da. Kinesiologiaren bidez blokeo eta desorekak gorputzaren maila desberdinetan koka ditzakegu: egiturazkoan, biokimikoan, energetikoan eta emozionalean.
Muskuluak, beren tonu-aldaketekin, gorputzaren ahots ezkutua dira, arazo eta premien berri ematen dizkigutenak. 

George Gooheart kiropraktiko amerikarrak, kinesiologiaren aitak, hainbat erreflexologia-tekniken bidez muskuluei oreka nola berrezarri deskubritu zuen. Puntu neurobaskularren (Bennet doktorea) eta neuro linfatikoen (Chapman doktorea) ikerketetan eta akupunturaren ezagutzetan oinarrituta, puntu horien, gorputzeko organoen eta muskuluen arteko loturak aurkitu zituen.
John F. Thiek teknika horiek bildu, sailkatu eta sistematizatu zituen, Touch for health edo Kinesiologia aplikatua izeneko sistema propio bat garatuz.
Giharretako testek maila desberdinetako desorekak eta konponbideak aurkitzen laguntzen digute (fisikoa, kimikoa, emozionala…).



Scroll al inicio