Kiromasajea «kiroz» osatutako hitza da. Hitz greko horrek eskua eta masajea esan nahi du, eta gorputzean edo haren zati batean igurtzi, oratu eta kolpekatzean datza. Eskuekin masajea ematea da gure lehen isla min pixka bat dugunean; eskuak minaren jatorrira eramaten ditugu, norberaren beroarekin lasaitzen saiatzeko. Antzinako Egipto, Txina, India eta greziarren kulturek hainbat masaje teknika erabiltzen zituzten mina arintzeko, erlaxatzeko eta oreka eta ongizatea emateko.
KIROMASAJEAREN ONURAK
– Mina murrizten, arintzen eta ezabatzen du, artikulazio-jarduera eta zirkulazioa hobetuz.
– Sistema autoimmunea eta drainatze linfatikoa hobetu eta erregulatzen ditu.
– Muskulu-tentsioa murrizten du, muskuluak tonifikatzen eta elikatzen ditu eta muskulu-tenperatura handitzen du.
– Entzimak sortzen laguntzen du eta gorputzaren egoera orokorra hobetzen du.
– Nerbio-sistema zentrala lasaitzen du, estresa gutxituz eta lasaitasuna, baikortasuna eta sosegua emanez.
Kiromasaje motak
– Masaje lasaigarria (bizkarrekoa, goiko eta beheko gorputz-adarrekoa, bularraldekoa, abdomenekoa).
– Bizkarreko behealdeko masajea.
– Bizkarreko masaje osoa.
– Lasaigarri masajea (beheko gorputz-adarretan, eskuetan, besoetan).
– Oinetako masajea.
– Aurpegiko masajea.
– Lehiaketa aurreko eta osteko masajea (48 ordu).
Sakanaongizaten zure beharretara egokitutako masajea eskaintzen dizut, dela kontrakturak kendu, erlaxatu edo zirkulazioa hobetu behar duzulako, dela lehiaketa baterako prestatu behar zarelako. Jarri harremanetan aldez aurreko hitzordua eskatzeko.
.