Gure oinek zutik egotea eta mugitzea ahalbideratzen digute. Haien bidez jasotzen ditugu lurreko energia telurikoak.
Oinak, nerbio-bukaera asko izatean, gorputzeko organoak islatzen dituzten eta horiekin lotuta dauden atal oso sentikorrak dituzten eremuak dira. Oinaren isla-puntu bat estimulatzean, dagokion organoa estimulatzen da. Era berean, organo baten funtzionamendu okerrak oinean proiektatutako eremu mingarri bat agertzea eragiten du, hura presionatzen dugunean.
Oinen masajearen bidez, min horiek hobetu egiten ditugu eta gorputzaren oreka orokorraren gainean modu erreflexuan jarduten dugu. Berriz orekatu behar diren organo edo gorputz-atalei dagozkien puntuak edo eremuak estimulatzen dira. Estimulazio progresibo eta ez-bortitzekin, gorputzaren beharren arabera tonifikatu edo baretu dezakegu urrutitik.
Oinetako erreflexologia autodefentsa eta autobirsortze mekanismoen babesean parte hartzen duen teknika bat da, organismoaren ongizatea sustatuz.