SakanaOngizate

Sakana Ongizate zentroa

Oreka eta ongizatea gorputzarentzat eta gogoarentzat

 Eu    Es

Ongi etorri Sakana Ongizate zentrora

Gaizki gaudenean bakarrik konturatzen gara zer gauza ederra den ondo egotea: noizean behin, digestio-ondoezak, giharretako minak, migrainak, antsietatea eta estresa agertzen dira, gorputzari arreta jartzea ezinbestekoa dela gogorarazten dizkigutenak.

Begoña naiz, Sakana Ongizate zentroko arduraduna. Zentroan, espazio bat eskaintzen dizut ongizate integraleko esperientzia bat izan dezazun eta oreka pertsonal fisiko zein emozionala berreskuratu ditzazun. Esperientzia horri esker, beteta eta zoriontsu sentituko zara, eta zure ingurunearekiko harremana hobetuko.

Nola? Giro lasaigarri eta atseginean. Ehunka eta milaka urtetik hona eraginkorrak direla frogatu duten tekniken laguntzarekin, besteak beste, akupuntura, homeopatia, masajea eta unitate zelularraren nutrizio egokia (nutrizio egokia da gorputzaren funtzionamendu onaren oinarria).

Bereziki nabarmendu nahi dut teknika horiek modu pertsonalizatuan aplikatzen ditudala; hala, beste ezeren aurretik bezeroaren beharretara egokitzen den plan bat egiten dut, bere historial klinikoan oinarritua. 

Nire helburua da pertsonei beren oreka berreskuratzen laguntzea, teknika osagarriak erabiliz. Hori bai, betiere errespetatuz osasun profesionalaren  diagnostikoa eta hark agindutako tratamendua.

Zure ongizatea lortzen laguntzeko nago hemen.

Jar zaitez nirekin harremanetan hasierako kontsulta bat programatzeko.

 

Scroll al inicio